Oianguren eLiburutegia

eTwinning proiektua

eTwinning Quality Label

Haur Hezkuntza - Ate Ireki Eguna

Intsektu hotela, zer da hori?

Eskola Agenda 2030eko helburuei berriz ere eutsita, ikasturteari hasiera eman nahi izan diegu. Aurreko urtean, beste ondorio batzuen artean, intsektuek kate trofikoan duten garrantziaz konturatu ginen eta hainbat ikasleek egindako intsektu hotela instalatu dugu Oiangurenen.

Ikastetxearen alde batean jarri dugu, zarata zuzenetik babestuta. Orokorrean, hotelak intsektu askok babesleku gisa erabiltzen dituzten arren (adibidez, amona mantangorriak edo krisopak), intsektu-hotelen okupatzaile nagusiak erle eta liztor bakartiak dira.

Naturan, horrelakoek mota guztietako zulotxoak eta galeriak bilatzen dituzte, xilofagoek hildako egurrean egindakoak, adibidez. Baina geroz eta ugariagoak dira "garbi" dauden basoak, non zuhaitz hil bat aurkitzea benetan kostatzen den.

Hirietan eta baratzeetan arazoa larriagotu egiten da, are zailagoa baita erle eta liztor espezie bakarti horiek hainbeste bilatzen dituzten galeria txiki horiek aurkitzea. Hotelak espazio naturalen gabezia konpentsatzeko modu bat dira.

 

Ea denon artean Ordizian horrelako espazio gehiago egotea lortzen dugun!

Patioa birpentsatuz

 


Patioa birpentsatuz

Iritsi da azkenik kurtso amaiera eta honekin, atzera begiratu eta ikasitakoa berrikusteko garaia.

Tabakalera zentroarekin elkarlanean, arte esperimentaziotik abiatu eta gure eskolako espazioa goxatu eta askatzeko helburuaz, arte eta espresio jarduera sortzaileak burutu zituzten DBH3ko hainbat ikasleek Sandra Cuesta soinu artistaren eskutik.

Patioan jolas garaiaz beste modu batean gozatzeko, patio erdian, eserlekuak eta inguruetan, ikasleek egindako kuxin puzgarriak jarri ziren ikasleek sortutako konposizioa bozgarailuetatik entzuten zen bitartean.

Ikasleek eskuorriak prestatu eta banatu zituzten, toki ezberdinetan mokaduak eskeini zirelarik. Azkenik, azken egunetan bozkaketa bidez aukeratutako irudia patioko pareta nagusira eraman da.

Plastikako irakasle eta 4. mailako ikasleek mural erraldoia margotu dute bertan.

 

Gogotsu ibili dira eta emaitza ikusgarria da!

Patioa birpentsatuz

Patioa birpentsatuz

Patioa birpentsatuz

Patioa birpentsatuz


IdeiaLab. Pentsatu. Ekin.

Ikastetxean espazio multifuntzionalen beharra geroz eta ageriago gelditzen ari zen azken aldian.

Metodologia berriek, talde lanetan gehiago aritzea eskatzen dute, eta askotan gelatik ateratzea aire freskoa hartzea bezala izaten da.

Bestetan, laguntza behar duten ikasleak hartatzeko edota azterketa baterako errepasatzeko espazioak behar dira ere bai.

Liburutegiko talde dinamizatzailea elkartzeko, hamaiketakoa nonbait lasai jateko edo lasai asko irakurtzeko txoko bat.

Laborategira eramaten duen korridoreak, orain arte gutxi erabilia bazen ere, behar guzti horiek asetzeko gaitasuna bazuela konturatu ginen.

Hainbat irakasle eta ikasle korridore honi beste itxura bat eman nahiean pintaketa eta atonketa lanetan aritu gara, eta bukatzerako, jada espazio honi erabilera anitz ematen ari zaiola konturatu gara.

Aurten gainera, elkarlanean Tabakalerarekin aritu garenez, eta proiektu honek haien filosofiarekin bat egiten duenez, haiek ekarri dizkigute korridoreari izena ematen dion egurrezko kartela (bertan laserrez serigrafiatuta) eta baita txoko guztietarako kuxinak ere.

 

Dena prest irailean beste kurtso bat hasteko!

IdeiaLab. Pentsatu. Ekin.

 


eTwinning kalitate zigilua lortu dugu!

Aurten ere Read-Write-Lab eTwinning proiektuagatik kalitatezko zigilua lortu dugu. Ikasleek lan bikaina egin dute, ingelesez, irakurketa-idazketa konpetentziak indartu dituzten bitartean.

Gure ikasleek lortu berri duten diploma estatuko agentziak ematen duen aipamena da. Orain, Europako Batzordeak erabakitzen duenaren zain gaude.

Grezia, Italia eta Turkiako gure kideek beraien estatuetan lortu beharko lukete zigilu hau Europa mailan lehiatzeko.

Zorte ona izan dezatela!

eTwinning kalitate zigilua lortu dugu!