EUSKARAREN NORMALKUNTZA

Euskararen normalizazioa euskararen berreskuratze eta erabilera sustatzeko politiken multzoa da. Normalizazioaren helburua euskararen erabilera bultzatu, indartu eta zabaltzea da. Horrela, euskara institutuko harreman guztietarako komunikazio tresna nagusia bihurtuz.
Helburu hau aurrera eramateko, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak, eskola bertako langileak... Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera ekitea dagokio eskolari. Modu honetan:


- Euskara modu naturalean hitz egiten duten hiztun kopurua haztea.


- Erabileraren maiztasuna handitzea.


- Gure ikasleen artean euskara ohiko komunikazio tresna bihurtzea.


- Euskarari bisibilitatea ematea: errotulazioa, aurkezpenakā€¦