USE-KO EMAITZAK: ONDO EGINDAKO LANAREN FRUITUA

Emaitza onak lortzeko sekretua lan egitea da: batxilergo 2. mailako ikasleak horren adierazle dira. Hain arraroa eta zenbait kasutan, gogorra izan den kurtso hau hautaprobetako emaitzekin bukatutzat eman daiteke. Atzean gelditzen dira klaseak etxetik eman genituen egun haiek: esfortzu handia egin dute gure irakaslego nahiz ikaslegoak. Erantzuna ezin hobea izan da bi kasuetan. Gure ikasleak hautaprobetako azterketa bezpera arte klaseak jasotzen egon dira irakasleekin elkarlanean eta ederki aprobetxatu dituzte klase hauek: emaitza paregabeak lortu ditugu. Egindako lanaren isla. 

 

Beraz, Oianguren institututik gure zoriona helarazi nahi diegu gure ikasle eta familiei. Hemendik aurrera ibilbide ezberdinak jorratzen hasiko dira eta zorte ona izatea opa dizuegu. 

 

 

Uda lasaia pasa, zaindu eta deskantsatu!

Ikasleak eta artearen historia

Ikasleek GeografĂ­a eta Historia ikasgaian Artearen Historia landu behar dute; hain zuzen ere, Aro Garaikidea.

 

Horretarako, ikasle bakoitzak egile bat aztertuko du.

 

Gainera, ikasleek egileak interpretatuko dituzte bideon ikus daitekeen moduan. Hortaz, ikasleek Artearen Historiaz goza dezakete.

 

 

 

Plastikako bideo sorta bat eta PBL-ko maketak

PLASTIKAKOEK EZ DUTE DENBORARIK GALDU KONFINAMENDUAN

 

PBL PROIEKTUAN ERE GAUZA POLITAK ATERA DIRA AURTEN

 

 

 

Sei urte ... Mila oroitzapen

ZORIONAK DANOI!!!

 

 

Mundu bat ur-tanta baten barnean

On-Zientzia lehiaketa irabazleak.

Euskarazko bideo onenaren saria jaso dute beste behin Unai Razkin eta Ane Aranburuk aurkeztutako bideoak.

Gai izugarri interesgarriarekin gainera, Gainazal-tentsioa inoiz ez da hain eder azaldu.

 

Ikusi zuek:

Gainazal-tentsioak, eskala txikian asko baldintzatzen du insektu eta mikroorganismen bizitza. Baina gure eskalan ere baditu ondorio nabarmenak.