Ikasturtea martxan

Aurtengo kurtsoa ezberdina izango da. Errealitate berrira moldatu behar dugu eta horretan ari gara buru-belarri. Gure helburu nagusia aurrez-aurreko kalitatezko hezkuntza bat eskaintzea da. Horretarako, COVID19-ari aurre egiteko kontingentzia plana abian jarri da eta honek protokolo berriak aplikatzea suposatzen du. Gure ikasleak honen testigu izan ziren lehen egunean: ikasleak ilaratan antolatuta eta eskuak gelez garbitu ondoren zegozkien klaseetara igo ziren.

 

Jolas ordua ere ezberdina izango da. Gelaka, patioan,  ikasleek dinamika ezberdinak burutuko dituzte,  aisialdi tarte hau ahal den atseginena izateko.

Zaindu gaitezen guztion artean: ongizatea denen erantzukizuna da. Kurtso ona izan dezazuela eta osasuna guztiontzat. Ongi etorri Oianguren institutura!

2020-2021 Ikasturtearen lehen egunak

 

Hemen duzue taula bat ikasturte hasierako datak argi ikusteko:

 

 

DBH 1eko GURASOEKIN BILERA INFORMATIBOA / REUNIÓN INFORMATIVA CON LOS PADRES Y MADRES DE 1º DE LA ESO

DBH 1eko gurasoak deituta zaudete kurtso hasierako bilera informatiboan gurekin bat egitera: 

NOIZ? Irailaren 3an, Osteguna bi txandatan: 

17:00 -> DBH1A eta DBH1B 

18:00 -> DBH1D eta DBH1E

NON? Areto nagusian 

SARRERA: Patioko langa berdetik 

ONGI ETORRI!

 

Los padres y madres de 1º de la ESO quedáis invitados a la reunión informativa del principio de curso: 

¿CUÁNDO? El Jueves 3 de Septiembre en dos turnos: 

17:00 -> DBH1A y DBH1B 

18:00 -> DBH1D y DBH1E

¿DÓNDE? Areto nagusian 

ENTRADA: Por la verja verde del patio 

BIENVENIDOS!

 

Ikasleak eta artearen historia

Ikasleek Geografía eta Historia ikasgaian Artearen Historia landu behar dute; hain zuzen ere, Aro Garaikidea.

 

Horretarako, ikasle bakoitzak egile bat aztertuko du.

 

Gainera, ikasleek egileak interpretatuko dituzte bideon ikus daitekeen moduan. Hortaz, ikasleek Artearen Historiaz goza dezakete.