Hondakinen bilketa

BASOA

agenda2030

Aurten, Agenda 30eko eta Berrikuntza Metodologikoko proiektuak uztartu ditugu. Pandemiak ezartzen dituen mugak ezagutzen ditugu, baina Ordizian dugun Oiangu baso zoragarriari etekina atera dakioke. Oianguren institutua DBHrako diziplinarteko proiektu batean murgildu da eta basoa hizpide hartuta, hainbat irteera prestatu ditugu zenbait lanketa egiteko.

Honen guztiaren emaitza kurtso amaierarako prest izango dugun liburu batean jasoko da. Basoan, aire librean, gure inguruko natura ezagutzeaz gain, lasai arnastu daiteke, hainbat jakintzagaitan ikasitakoa praktikan jarri daiteke: biologia, zura, klima, lurzorua, mitoak, basoen historia, ezkurrak landatu zuhaitzak hazteko, deskribapenak landu, naturarekiko errespetua… Ikasgela basora eramango dugu eta ziur gaude gure ikasleek naturaz gozatuko dutela.

basoa1   basoa2
basoa3   basoa4

ANIMO IKASLE!

Lehen ebaluazioa iritsi da eta gure ikasleak hasi dira azterketak egiten Institutuko COVID protokoloan ezarritako prebentzio eta higiene neurriak betez (segurtasun distantziak, gelak, aireztapena eta aire garbitzaileak, CO2 neurgailuak…). Lehen ebaluazioan aurrez-aurreko klaseak mantendu dira, konfinatuak egon diren ikasleei online klaseak emanez. Honela ikasleen %100ak jaso du kalitatezko hezkuntza gure helburu nagusia betez. Denok egin dugu esfortzu handia.

Animo eta zorte on azterketa hauetan!

  azterketa astea  

GOIERRIN INDARKERI MATXISTAIK EZ!