AURKEZPENA

 

 

Oiangu Guraso Elkarteak Institutuko eguneroko bizitzan eta heziketa prozesuan Zuzendaritza eta Irakasle Klaustroarekin batera parte aktiboa hartzea du helburu. Gure Elkarte hau ikasle eta herrietako beharren ezinbesteko ahotsa da eskola komunitatean.


Hauek dira Oianguren Guraso Elkartearen helburuak:

  • * Gurasoak seme-alaben heziketarekin lotuta dauden gaietan bideratu eta laguntzea.
  • * Ikastetxeko heziketa jardueretan laguntzea.
  • * Ikastetxeko zerbitzuen hobekuntza sustatzea.
  • * Ikasleen gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte hartzea bultzatzea.
  • * Gurasoentzako zein ikasleentzako hezkuntza jarduera osagarriak antolatu eta finantziatzea.

 

Adibide gisa, testu liburuen kudeaketa: Badira urte batzuk, elkartearen bidez eta aurrez eskatuta, kurtsorako behar diren liburu testuak ikastetxe bertan eskuratu ahal izateko aukera dugula.


Aurten, dagoeneko behar ez ditugun liburu testuak ikastetxera eramateko aukera martxan jarri dugu, hainbat famili artean sortu den beharra bete ahal izateko.


Gure seme-alaben hezkuntzan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu


Horregatik gonbidatuta zaude gure elkartearen parte izateko. Horretarako gurekin harremanetan jarri ondorengo helbide elektroniko honetan: gurasoelkartea@oianguren.eu

 


GUZTIOK ZARETE ONGI ETORRIAK!

OIANGU - Guraso Elkartea