TERAPISTAK Sekulako artista taldea

  • Asier

TERAPISTAK Oianguren antzerki tailerreko taldea da.

Lantegi horrek antzerki laborategi moduan funtzionatzen du. Jolasen bidez gorputz adierazpena, sormena, entzumena, ahoskuntza, talde lana, konfiantza, erritmoa… lantzen ditugu.

 

Lehenengo lanketa film labur bat egitea izan da, giza eskubideen gaia landuz. Aipatu behar da Ordizian urtero ospatzen den Giza Eskubideak Herrira laburmetrai lehiaketan saria eskuratu duela, Goierriko egilea duen film laburrik hoberena.

 

Egun, antzezlan bat lantzen ari gara, gogotsu eta ilusioz beteta.

 

 

Zorionak!