Azaroaren 26a Ostiral Berdea ospatzea erabaki dugu

Oianguren ikastetxean azaroaren 26an ospatzen den Black Friday-a Ostiral Berdea izatea erabaki dugu.

 

Ekonomia zirkularra sustatzeko asmotan eta Europako hondakinen prebentzioaren astea dela eta, bigarren eskuko azoka bat egingo da Ordiziko frontoian arratsaldeko 5etatik 8etara. Behar ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat eman eta kontsumismoa geldiaraztea da helburu nagusia.

 

Azokan, klima aldaketarekin zerikusia duten infografiak eta birziklatutako materialarekin egindako musika instrumentuak ikusgai egongo dira.

 

Ostiral berdea

Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin iaz egindako lanari jarraipena ematen dion kanpaina da. Lan honen bitartez urte askotan jasandako indarkeriaren benetako testigantzak eman zituzten. Kanpainak testigantza horietako batzuk erakusten ditu, eta herritarrei galdetzen die ea gai diren haien atzean ezkutatzen den indarkeria ikusteko.

Eta zuk… ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena” da kanpaina honen leloa, eta honen bitartez gizarteari eskatzen zaio adi egon dadila eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, kasu askotan egoera hauek normalizatuta baitaude.

GURE IKASLEAK UNITOURREN

Oianguren institutuko Batxilegoa 2. mailako ikasleak Unitourren izan dira etorkizunean egingo dituzten ikasketei buruzko informazioa biltzen. Nahiz eta askok garbi izan zein ikasketa egingo dituzten beste askori baliagarria izan zaie Kursaaleko postu ezberdinetan emandako argibideak.

2021 UniTour bisita  

European Prize Ceremony - Listen to my radio

Urriak 28an online ospatu zen European Prize Ceremony. Bertan gure proiektua "Listen to my radio" saritua izan zen.

Bideo honetan laburbiltzen da sari banaketa. Sari banaketa honetan proiektuaren arduraduna den Arantxa Garmendia irakaslea ezezik, proiektua gauzatu zuten ikasleak ere parte hartu zuten. Beste behin zorionak eginiko lanagatik!

Congratulations!

Ikasturte bukaera