Harremana - Contacto
inika
oianguren.eu - Posta - Classroom
Programazioak - Agenda
Guraso elkartea
IKT inzidentzi inprimakia

Klima aldaketa eta migrazioak

 

Udaletxeko aniztasun sailak antolatuta, Miguel Pajaresen bisita izan dugu ikastetxean. Urteak daramatza klima aldaketak sortzen dituen migrazioak aztertzen eta askotan ikusezina den arazo honen nondik norakoak azaldu dizkigu. Batxilergoko ikasleek arretaz entzun dute eta hainbat galdera ere egin dituzte. Pajaresen hitzetan, belaunaldi hau da egoera aldatzeko giltzarri.

 

Mila esker Miguel Pajaresi bere hitzaldiarengatik!

 

Irakurri hemen proiektuari buruz:

https://migracionesclimaticas.org/


Black Friday-aren ordez, Ostiral Berdea

Ordiziako Oianguren ikastetxeko kideek kontsumismoaren isla handienetakoa den Black Friday egunean, ekonomia zirkularra sustatzeko eta Europako hondakinen asteearekin bat egiteko bigarren eskuko azoka muntatzea erabaki zuten, Ostiral Berdea izenarekin.

Ikusi hemen Goierri Irrati Telebistak - GITB egin diguten erreportai bikaina!


Azaroaren 26a Ostiral Berdea ospatzea erabaki dugu

Oianguren ikastetxean azaroaren 26an ospatzen den Black Friday-a Ostiral Berdea izatea erabaki dugu.

 

Ekonomia zirkularra sustatzeko asmotan eta Europako hondakinen prebentzioaren astea dela eta, bigarren eskuko azoka bat egingo da Ordiziko frontoian arratsaldeko 5etatik 8etara. Behar ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat eman eta kontsumismoa geldiaraztea da helburu nagusia.

 

Azokan, klima aldaketarekin zerikusia duten infografiak eta birziklatutako materialarekin egindako musika instrumentuak ikusgai egongo dira.

 

Ostiral berdea


Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin iaz egindako lanari jarraipena ematen dion kanpaina da. Lan honen bitartez urte askotan jasandako indarkeriaren benetako testigantzak eman zituzten. Kanpainak testigantza horietako batzuk erakusten ditu, eta herritarrei galdetzen die ea gai diren haien atzean ezkutatzen den indarkeria ikusteko.

Eta zuk… ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena” da kanpaina honen leloa, eta honen bitartez gizarteari eskatzen zaio adi egon dadila eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, kasu askotan egoera hauek normalizatuta baitaude.


GURE IKASLEAK UNITOURREN

Oianguren institutuko Batxilegoa 2. mailako ikasleak Unitourren izan dira etorkizunean egingo dituzten ikasketei buruzko informazioa biltzen. Nahiz eta askok garbi izan zein ikasketa egingo dituzten beste askori baliagarria izan zaie Kursaaleko postu ezberdinetan emandako argibideak.

2021 UniTour bisita